#NikSinistenDizut lelopean burutu du Tolosaldeko Mugimendu Feministak osteopataren kasua salatzeko elkarretaratzea

Maider Navarro Alustiza 2024ko mai. 29a, 10:43

Datozen hilabeteetan eskualde osora zabalduko den #NikSinistenDizut kanpainan parte hartzera animatu dute jendea.

Lau hilabete dira Tolosako osteopatararen aurkako lehen sexu-eraso salaketa jarri zela eta orduztik, Tolosaldeko hamar emakumek salatu dute gizon honek sexu erasoak egin zizkiela.

Tolosaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea burutu du, eskualdeko 23 herriren atxikimenduarekin batera, guztia salatu eta emakume hauei babesa adierazteko.

Beharrezkotzat jo du Mugimendu Feministak, guztien artean iraultzea indarkeria mota hau eta horretarako herri olatu zabal bat sortu nahi dute indarkeria matxistaren aurka. Datozen hilabeteetan eskualde osora zabalduko den #NikSinistenDizut kanpainan parte hartzera animatu dute jendea.

Gonbidapena ere zabaldu nahi izan dute, indarkeria sexista jasan duten gainerako emakumeei Andragora Emakume Etxera jo dezaten babes bila.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean