2009a geroztik, Aiztondo bailarak senidetzea du Salvadorreko Segundo montes komunitatearekin. Komunitate hau, 80. hamarkadan, Salvadorren lehertu zen gerrak gogor kolpatu zuen komunitatea da, herrialdeetik ihes egin behar izan baitzuten, eta itzulti zirenean, Meanguera herrian kokatu ziren.
Urtero Senidetzearen Eguna egiten da Aiztondo bailaran. Aurten Adunan ospatu dute eta urtero lez, Salvadorreko ordezkariak bertaratu dira. Aiztondoko udaletako ordezkariek, Euskal Fondoarekin batera arrera instituzionala egin die. Ondoren herritarren txanda izan da. Guzti honekin, esperientzia trukaketa lortu nahi dute, elkarrengandik ikasteko.