Kirol agendarako bost hitzordu

Joanes Imaz Akizu 2024ko apirilaren 25a

Asteburuko kirol agendari erreparatua, larunbatean Tolosako zezenen plazan Iker Vicenteren eta Julen Alberdiren artean jokatuko den apustua eta igandean egingo den Loatzoko igoera jaitsiera dira eskualdeko hitzordurik nabarmenenak.

Gainerakoan Alkizan jokatuko diren Aiztondo Pilota Topaketaren finalak aipatu behar dira (larunbata 16:00). Aurrebenjaminetatik hasi eta infantil maila bitartean bost lehia jokatuko dira.

Kirol taldeei dagokionean, areto futbolean Laskorainek, Tafa hartuko du larunbatean (17:00) Usabalen. Etxean jokatu duen azken aurrekao lehia izango da talde horitxoarentzat, mailari eustekoa aukerarik gabe daude tolosarrak, lasai jokatzeko moduan dira.

Eta futbolean, Tolosako neskek Logroñesen aurka jokatuko dute (larunbata, 15:30). Aurkari zuzenen arteko partida izango da, Tolosako taldeak azken hiru partidatan bi puntu bakarrik lortu ditu, garaipenaren bidera itzuli nahiko du beraz talde urdinak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA