Gipuzkoa bertsotan sailkapen faseari hasiera emango zaio aste honetan

Maider Navarro Alustiza 2024ko api. 23a, 16:04

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko balio izango duen fasea da Gipuzkoa Bertsotan. Bertan, 74 bertsolarik hartuko dute parte, bi itzulitan. Lehen itzulitik bigarrenera 48 sailkatuko dira. Horietatik 34 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

Bertsolarien artean 7 izango dira eskualdekoak; Beñat Iguaran Amondarain, Beñat Zeberio Mateos, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Izarne Zelaia Arratibel, Jon Luzuriaga Iurramendi, Jon Mendiluze Mujika eta Txomin Azpiroz de Pedro hain zuzen.

Lehen itzulia 12 saioz osatua egongo da eta lehena apirilaren 25ean osaptuko da Eskoriatzan. Altzon eta Anoetan ere jokatuko dira sailkatze faseak. Altzon, maiatzaren 2an eta Anoetan, maiatzaren 10ean.

  • Beñat Iguaran Amondarain, Orion, maiatzak 3an.
  • Beñat Zeberio Mateos, Legorretan, maiatzak 3an.
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Izarne Zelaia Arratibel eta Jon Mendiluze Mujika, Mutrikun, maiatzak 10ean.
  • Jon Luzuriaga Iurramendi, Anoetan, maiatzak 10ean.
  • Txomin Azpiroz de Pedro, Getarian, maiatzak 9an.

Bigarren itzuliak, zortzi saio izango ditu, tartean Alegian jokatuko dena maitzaren 26ean.

Aurten, gainera, urteurren garrantzitsu batek are garrantzia handiagoa emango dio udaberriko faseari. 50 urte dira Gipuzkoako lehen bertso-eskola sortu zela. Eskoriatzan hasita, 32 herritan izango dira saioak bi fasetan banatuta.

Sarrera guztiak www.bertsosarrerak.eus webgunean aurki daitezke.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean