KIROL AGENDA

Bada non aukeratu

Joanes Imaz Akizu 2024ko api. 18a, 14:29

Bost talderen partidak nabarmenduko ditugu aste honetako kirol agendan.

Futbolarekin hasita Tolosako neskek Arratiaren aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean (15:30ean), lau jardunaldiren faltan taularen erdian eroso dago talde urdina eta gozatuz jokatzeko aukera izango du larritasunik gabe dagoen aurkariaren kontra.

Gizonezkoen kasuan, (Tolosa) Lagun Onak izango da tolosarren aurkaria (larunbata 16:30ean) azken lau jardunaldietan hiru puntu bakarrik lortu ditu taldeak, taulako azken aurrekoa aurkari egokia izan daiteke garaipenaren bidera itzultzeko.

Areto futbolean, Tolosalak, Leioa Ibaraki Zierbena taldea hartuko du Uzturpen (larunbata 16:00etan). Play off postuetan egonkortzeko garaipena behar du taldeak. Bizkaitarrek hiru lehia bakarrik irabazi dituzte denboraldi osoan zehar.

Saskibaloian, Eguzkitza Sagardotegia TAKEk, Digitarte Hopps-en kontra jokatuko du (larunbata, 16:00etan), sailkapeneko lehenengo postuaren lehian ari dira tolosarrak, lorpen horrek igoera fasea etxean jokatzeko aukera emango lioke taldeari.

Eta eskubaloian Tolosako taldeak Barakaldoren aurka jokatuko du (larunbata 19:30ean), bosgarren postua lortu asmoz irabazi beharreko partida da hau, hiru jardunaldi bakarrik falta dira liga amaitzeko lehenengo nazional mailan.

Bost lehia hauez gain, Zizurkilgo Duatloia ere nabarmendu behar da asteburuko kirol agendan.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean