KIROL AGENDA

Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako play off-a jokatuko da ostiralean Belabietan

Joanes Imaz Akizu 2024ko api. 11a, 14:23

Emakumezkoen gipuzkoako ligako play off-a nabarmenduko dugu aste honetako kirol agendan.  Lauburuk, Anoetak eta Tolosalak parte hartuko dute bertan.

Ostiral iluntzean Ibarrako Belabieta kiroldegian ligan elkarren aurka jokatu duten lau taldeak lehiatuko dira. Lehenengo final aurrekoak ligako txapeldunak laugarrenaren aurka jokatuko du, Lauburu eta Anoeta arituko dira elkarren kontra. Iluntzeko 20:00etan hasiko da lehia hau, ondoren bederatziak lauerdengutxitan, beste final aurrekoan Antiguoko eta Tolosalaren arteko norgehiagokaren txanda izango da. Bi lehia hauek 10 minutuko bi zati izango dituzte, baloia kanpora ateratzen denean denbora geratuz.

Finalaurrekoak galtzen dituzten taldeek hirugarren postua lortu asmoz, elkarren aurka jokatuko dute eta azkenik 22:15ean bi finlaurrekoen irabazleek finala jokatuko dute. Kasu hoentan 30 minutuko lehiak izango dira eta ez da erlojurik geratuko.

Ostiraleko hitzordu garrantzitsu horren ondoen, larunbatean, Belabietan bertan (18:30ean)Laubururen gizonezkoen taldeak San Cristobal de Segovia taldearen aurka jokatuko du. Play off-era sailkatzeko hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua izango da.

Larunbat arratsaldean bertan (19:00etan), saskibaloiari dagokionean, Redline Mekanika TAKEk EBA Ligako azken jardunaldiko lehia jokatuko du  Gipuzkoa Basket-en Easoren aurka. Mailari eusteko aukerarik gabe iritsi da Tolosako taldea lehia honetara, hala ere EBAri garaipenarekin esan nahiko agur Goar Artetxeren taldeak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean