Lehia erabakiorren garaia iritsi da

Joanes Imaz Akizu 2024ko mar. 14a, 11:54

Lau kirol ekitaldi nabarmenduko ditugu asteburuko kirol agendan. Larunbatean etxean jokatuko dute Tolosako neskek eta TAKE zein Lauburuko gizonezkoen talde nagusiek.

Futbolarekin hasita Tolosak Osasunaren "C"ren aurka jokatuko du larunbatean (15:30ean) Usabalen. Azkenaldian etxean erakusten ari den sendotasunarekin jarraituko nahiko du talde urdinak, egun sailkapenaren 11. postuan dago eta postu batzuk irabazi nahi baditu irabazi beharreko lehia izango da honakoa.

Saskibaloian, Redline Mekaika TAKEk Getxoren aurka jokatuko du (larunbatean, 18:00etan). Lau lehia falta dira eta EBA liga amaitzeko, taldeak mailari eusteko miraria behar duen arren, matematikoki aukera dagoen bitartean dena emango du taldeak.

Eta areto futbolean Laburuk aurkari zuzena hartuko du Belabietan, Zierbena (larunbata 18:30ean). Ibartarrak laugarren postuan daude 44 punturekin, bizkaitarrak bosgarrenean, play off-etatik kanpo, 40rekin. Lehia irabaziz gero, sei partidaren faltan, zazpi puntuko aldearekin egongo litzateke talde morea igoera fasea jokatzeko aukera ematen duten postuetan.

Piltoari dagokionean, Binakako Master Laboral Kutxa torneoaren finala Arrasaten jokatuko da igandean (12:00etan). Bertan Itxaso Erasun zizkurkildarrak, Olatz Arrizabalagarekin bikotea osatuta jokatuko du Etxegarai eta Gaminderen aurka.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean