28 Kanalak zuzenean emango du Irundik 23. Korrikaren hasierako ekitaldia

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko mar. 13a, 10:42

Bihar hasiko da 23. Korrika Irunen, eta hainbat hedabidek elkarlanean handik egingo duten zuzeneko saioan parte hartuko du 28 Kanalak.

Bihar hasiko da 23. Korrika. AEK-k bi urtetik behin antolatu ohi duen euskararen aldeko ekimenak martxoaren 23an zeharkatuko du Tolosaldea. Irunen abiatuko da bihar 23. Korrika, eta martxoaren 24an amaitu, Baionan.

Korrikaren 22. edizioan bezala, ekimenaren irekiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango dute 28 Kanalaren ikus-entzuleek; izan ere, Infosare Taldeak (28 Kanala eta Goierri Telebista) zuzeneko saio berezia eskainiko du irteera puntutik ETB, Hamaika Telebista, Berria, Goiena, Erlo telebista eta Kanaldude euskal hedabideekin elkarlanean.

Infosare Taldeko hainbat kide Irunen izango dira, eta Korrikarekin nolabaiteko lotura duten lagunak elkarrizketatuko dituzte. Zuzeneko saioa ikusteko aukera izango da 28 Kanalean eta baita www.28kanala.eus  webgunean ere. Zuzeneko saioa 15:20ean hasiko da Irungo zuzeneko seinalearekin, eta 16:15 ingurura arte zuzen-zuzenean erakutsi eta kontatuko du 23. Korrikaren irteera.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean