Tolosaldea Ultra Trail Erronka

Tolosaldean Ultra Trail proba egiteko hazia erein da

Erredakzioa 2024ko mar. 7a, 15:00

Mendi lasterketa berri baten hazia ernetzen ari da Tolosaldean. UTT Erronka taldeak ultra distantziako karrera egin asmo du 2025eko apirilean, 76 kilometroko ibilbidea izango luke probak, 4600 metroko desnibel positiboa. Eskualdeko hamar tontor eta zortzi herri zeharkatu dituzte korrikalariek. Ibilbidea ezagutarazi asmoz UTT Erronkako kideek hiru etapatan egingo dute aurten ultra trail-a. Ibilbidearen lehenengo zatia igandean egingo dute, bertara joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du utterronka@gmail.com helbidera idatzita. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA