Txomin Perurena gogoan hartuta eta ibilbidea berrituta dator Aiztondo Klasikoa

Joanes Imaz Akizu 2024ko mar. 6a, 16:15

Igandean jokatuko da eskualdean Afizionatu mailan korritzen den txirrindulari proba ezagunena, Aiztondo Klasikoa. Hemendik aurrera, Patxi Alkoraren Oroimenezkoa izateaz gain, Txomin Perurenaren izena ere hartuko du probak.

Igandean, goizeko 10:00etan hasiko da lasterketa Zizurkilen eta 13:30ak aldera amaitu Asteasun. Aiztondo bailarako ohiko zirkuituari lau buelta emango zaizkio hasieran, bosgarren itzulian Anoetatik gora Alkizara joango dira txirrindulariak eta ondoren, berriz ohiko zirkuituari bi buelta emango dizkiote. Amaieran, Zizurkilgo Muga Ranch-era igo beharko dute txirrindulariek, handik Sarasola sagardotegitik pasaz, Asteasura iritsiko dira. Azken buelta hau bigarren aldiz amaitzean bukatu da lasterketa, 139 kilometro izango ditu denera.

Irteera puntuan, beste behin, Afizionatu mailako ziklista onenak elkartuko dira. Espainiako Kopak proba izanik, maila honetako talde onenak etorriko dira Aiztondora.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA