Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura emateko prest

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko otsailaren 27a

Errigora kanpainako eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke webgunean.

Martxan da Errigora kanpaina eta nafar hegoaldeko produktuak martxoaren 13ra arte eska daitezke. Ekimen honen bitartez ekoizlearen jatorrizko prezioan eros daitezke produktuak, gainera euskaraz etiketatuta eta auzolana bultzatzen duen proeiktu bat sustatuz.

Kalitate bikaineko eta Errigora balioak berme-zigilua duten produktuak eskura daitezke: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak daude aukeran.

Esan bezala, eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke www.errigora.eus wegunean eta banaketa apirilaren azken astean eta maiatzaren lehen hamabostaldian egingo da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA