Kirol taldeei dagokionean Tolosa CFko gizonezkoen talde nagusia izango da jokatzen lehenengoa, ostiralean (21:00etan) Beasain "B"-ren kontra jokatuko du Zubietan. Azken bi partiduak galdu ondoren, garaipenaren bidera itzuli nahi du talde urdinak.
Areto futbolean Laskorainek larunbat arratsaldean (18:00etan) Ribafrecha Villa izango du aurkari, tolosarrek sailkapenean atzetik duten talde bakarrari irabazi nahiko diote.
Arratsaldean berriz, 16:00etan hasita, Asteasun El Salvadorren aldeko kros solidarioa egingo dute. 2014tik aurrera jaiotakoek 500 metro osatuko dituzte, 2010 eta 2013 artean jaiotakoek 2 kilometro, kadete mailakoek 4 eta seniorrek sei.
Pilotalekuetara joanda, Alegian, Eguberritako Pala Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da. Final erdiei dagokien lau partidu izango dira 16:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan.
Eta Tolosan berriz, Migel Soroaren oroimenez jokatzen den pilota txapelketaren azken finalaurrekoak jokatu dira. Hiru partida izango dira, lehenengoan Olano eta Gaztañaga kadeteek elkarren aurka jokatuko dute lau t´erdian. Ondoren, Lehenengo Mailan Zubizarretak eta Apeztegiak E. Lizeagaren eta Cansecoren kontra jokatuko dute. Eta Elite Mailan Muruak eta B. Garmendiak Fernandez eta Loza izango dituzten aurkari.