KIROL AGENDA

Tolosalaren eta TAKEren partiduak, BTT martxa eta Beotibarko jaialdia dira kirol agendaren osagaiak

Joanes Imaz Akizu 2023ko urr. 26a, 12:26

Tolosalak eta Redline Mekanika TAKEk etxean jokatuko dituzte asteburuko partiduak. Areto futbolean Tolosalak Gernika izango du aurrean ostiral iluntzean (21:15ean) Uzturpen jokatuko den norgehiagokan. Tolosako taldea Almi Elorrietakoren kantxan 0-6 irabazita iritsiko da partidu honetara. Tolosalak 9 puntu ditu sailkapenean, Almik 6, gora begira jarraitzeko irabazi beharreko lehia izango da honakoa.

Saskibaloian, Redline Mekanika Takek igande arratsaldean (18:00etan) jokatuko du bosgarren jardunaldiari dagokion lehia. Beasaingo kiroldegiko kantxan LBC cocinas.com taldea izango du parean. Goar Artetxeren taldeak denboraldi honetan oraindik ez du garaipenik lortu, aurkaria jokatutako lau partiduetatik hiru irabazita dago.

Bi talde hauen partiduez gain, kirol agendan Olarraingo mendi bizikleta trabesia ere aipatu behar da, igande goizean egingo da martxa.

Arratsaldean Beotibarren jokatuko den jaialdia ere nabarmendu behar da, estelarrean Artolak eta Peña II.ak Lau t´ erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako partidua jokatuko dute. Jaialdia 17:00etan hasiko da. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean