10 urte betetzeko, 10 urte bete-bete saskia eskainiko du Errigorak

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko urr. 20a, 10:16

Errigorak 10 urte bete ditu eta aurtengo saskia eskuratzeko gaurtik azaroaren 9ra arte ireki dute epea

Errigora sortu zenean bezala 50 euroko saski bakarra eskainiko du urteurren edizio berezi honetan. Horrela azaldu zuten atzo eskainitako prentsaurrekoan:

Originala: Sorrerako saskiaren modukoa eta aldi berean joera berrikoa.
Biribila: 8 ertz izan arren, Errigora dena, biltzen duena (ekoizle taldea, euskalgintzarako ekarpena, auzolangileen emana...).
Biderkatzailea: Sinpletasunetik, parte izateari eta izan nahiari dei egiteko ahalmena duena.

Inoizko etxe gehienetara iritsi asmo duen kutxa honetan, Errigora beraren 10 urteko ibilbidea jasoko dute eskatzaileek:
• 23 ekoizleren ohiko 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian. Ekoizleak hauek dira: Ablitasgo kooperatiba, El Alcaraván (Argedas), El Agricultor (Lerin), Aristu (Irunberri), Axuribeltz (Iturgoien), Azanza (Abartzuza), Azpea (Irunberri), Biosasun (Discastillo), La casa del aceite (Cascante), Bardea (San Isidro del Pinar), La Churta (Allo), Ebrón (San Adrian), Enara (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Gobeiaberri (Lodosa), Hazialdeko (hainbat herri), Iturri (Arroitz), Lezaun (Lakar), Martinelli (Beriain), Mendiko (Oibar), El Molinero (Arroitz), Monasterio de Cascante eta Urrutia (Uxue).
• Saskiaren prezioa, produktu horiek dendan erosiz gero izango luketen prezioen parekoa da. %25a euskalgintzarako ekarpena da.

Eskaerak egiteko honako informazioa zabaldu du Errigorak:

Online: errigora.eus

Internetez eskatzeko azaroak dituenak ohiko bideak erabiltzekoa arazoik ez luke izango, beraz, kanpainako eskuorriak dakarren inprimakia beteta ere egin daitezke eskaerak, herriz herri eta auzoz auzo kanpaina egiten duten ehunka boluntarioren bidez. Aurtengoan 10 urteotan eskaria egin duten pertsona bakoitzari heleraziko diren gutunak erabiliko dituzte eskuz esku.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA