Hiru kirol modalitate azpimarratuko ditugu aste honetako kirol agendan: xarea, saskibaloia eta areto futbola.
Xarean larunbat goizean, 11:30ean hasita, jokatuko dira Irurako trinketean San Migel Xare Irekiko finalak.
Saskibaloian TAKEren gizonezkoen taldeak etapa berria hasiko du igandean. EBA ligara igota, debuta egingo du maila berrian. Lehen lehia Tolosan jokatu ezin duenez, Beasaingo kiroldegian arituko da taldea, igandean arratsaldeko 6:00etan hasita. Aurrean Santurtziko taldea izango du.
Areto futbolean, 2. B mailan, Laskorainek Donostiako Pío Baroja kiroldegian jokatu beharko du Anaitasunaren kontrako partidua. Lehia igandean eguerdiko 12:00etan hasiko da. Talde horia puntu bakarrarekin iritsi da denboraldiko hirugarren partidu honetara.