Renfeko tren zerbitzua etengo da asteburuan Tolosa eta Andoain bitartean

Maider Navarro Alustiza 2023ko ira. 28a, 11:00

Zerbitzua bermatzeko autobusak jarriko dira geltokian

Trenbideak hobetzeko lanak burutu behar dituenez RENFEk, ekainean egin bezala, datorren asteburuan, hau da, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, tren zerbitzua etengo du Tolosa eta Andoain bitartean.

Zerbitzua eta bidaiarien joan-etorriak bermatzen jarraitzeko, autobusak jarriko ditu tren konpainiak. Autobus horiek Tolosako geltokitik irtengo dira eta trenak egingo lituzken geldiune berdinak egingo ditu, kasu honetan Anoetan, Billabonak eta azkenik Andoainen (Tolosako apeaderoan ez da geldituko). Behin Andoainera heltzerakoan, bidaiariek trena hartu ahal izango dute berriro.

Autobusen joan-etorria bermatzeko, Tolosako geltokiko aparkaleku batzuk erreserbatuko dira, eta, ondorioz, ezingo da bertan aparkatu. Dena den, erreserbatutako eremuak behar bezala seinaleztatuko ditu aurrez udaltzaingoak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA