Eskualdeko kirol talde nagusiek asteburuan etxean jokatuko dituzten partiuen errepasoa futbolarekin hasiko dugu. Tolosa Club CFko gizonezkeon taldeak larunbat arratsaldean, 4:30ean hasita, jokatuko du Berazubin Zarautzen kontra. Talde urdinak berdindu egin zuen aurreko astean Zumaian, lau punturekin iritsiko da hirugarren jardunaldira. Zarauztarrek ere puntu kopuru berdina dute sailkapenean.
Emakumekoen taldeari dagokionean, Alegiako Elorri zelaian jokatu dute Salamancaren aurkako ligako partidua. Igandean 11:30ean hasiko da lehia. Tolosak Monteren zelaian irabazi zituen denboraldiko lehenengo hiru puntuak, Salamancak oraindik ez du bat bera ere lortu.
Areto futbolean 2. B mailan Lauburuk Otxartaberen aurka jokatuko du. Ibarrako kiroldegian egiten ari diren lanak direla eta lehia Donostiako Gaskan jokatuko da, igandean eguerdiko 12:15ean. Lauburu lehenengo jardunaldian Pinsequeren kantxan irabazita dago.
Maila bat behera eginda, Tolosalak Albardero-Ribavellosaren kontra jokatuko du denboraldiko lehenengo partidua. Lehia igandean arratsaldeko 6:00etan jokatuko da Uzturpen.