Isastegi eta Zabala sagardotegiak saritu dituzte Letoniako Nordic International Cider Awards-etan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ira. 11a, 18:59

Sagardo natural hoberenaren kategorian saritu dituzte eskualdeko bi ekoizleen sagardoak. Isastegiren D.O. Premium sagardoak urrezko domina lortu du, eta zilarrezkoa Zabalaren R-80 sagardoak.

Joan zen asteazkenean ospatu zen lehiaketa Rigan (Estonia), eta gipuzkoako hainbat ekoizle izan dira sarituak.

Nazioartean ospatzen diren sagardo lehiaketak geroz eta ugariagoak dira. Horri esker, Euskal Herri osoko ekoizleek aukera dute lehiaketa hauetan parte hartzeko eta, ondorioz, baita haien produktua ezagutzera emateko ere.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA