Eskualdeko pentsiodunak ikasturtean zehar egin ohi dituzten mobilizazioekin hasiko dira astelehenean. Udan egindako etenaldiaren ondoren manifestazioa egingo dute Tolosako kaleetan. Plaza Zaharrean hasiko da mobilizazioa eguerdiko 12:00etan. "Pentsio duinak" lortu asmoz azken urteetan egin dituzten mobilizazioei jarraipena eman nahi diete Tolosaldeko pentsiodunek. Emakumeei berauetan parte hartzeko "dei berezia" luzatzen zaie. "Pentsio duinak lortzeko bidean kaltetuenak emakumeak direlako".