LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du, joan zen ostiraleko lan istripua salatzeko

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko uzt. 26a, 15:23

Arratsaldeko zazpietan Tolosako Triangelu Plazan egingo dute beste elkarretaratzea, herritar talde batek deituta

Uztailak 21ean Tolosako gazte bat Bost enpresako langilea, Gasteizko Talleres Aratzen hil zen lan istripuz. 2023ak dagoeneko 32 langile hildako utzi ditu Euskal Herrian.

Egoera latzgarri hau salatzeko LAB sindikatuak bi mobilizaziotarako egin du deia. Lehena, Bost enpresaren atarian burutu dute eta bestea, arratsaldeko zazpietan Tolosako Triangelu Plazan egingo dute, herritar talde batek deituta.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA