Elkarretaratzea deitu dute Aiztondoko Mugimendu eta Lurgatz Talde Feministek Villabona-Zizurkilen Iruñeako erailketa matxistagatik

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko uzt. 4a, 10:44

Hego Euskal Herrian urteko laugarren erailketa matxista gertatu dela-eta, elkarretaratzea deitu dute Aiztondoko Mugimendu eta Lurgatz Talde Feministek Villabona eta Zizurkilen artean dagoen oinezkoen zubian.

Joan zen igandean Iruñean, hilaren 2an, biktima labankadaz erail zuen bere bikotekideak errietan ari zirela, Ermitagaña auzoan zuten tabernan.

Soilik zortzi asteetan lau erailketa matxista jazo dira guztira. Gertakari honek Euskal Herri osoko eragile feministen alarmak piztu ditu.

Honen harira, Tolosako Udalak ere bat egin du herrian bertan Asanblada Feministak deitu duen elkarretaratzearekin, ildo honetako ezbeharrekiko "zero tolerantzia" adieraziz.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA