Tolosaldeko 22 turismo zerbitzuk Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso dute Gasteizen

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko eka. 29a, 12:29

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Euskadiko Kode etikora atxikitutako euskal erakundeak aintzat hartzeko ekitaldia egin zuen atzo Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 

Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu da. 

Hauek dira kode etikoan parte hartzen duten Tolosaldeko zerbitzuak: 

OSTATUAK
· Bide bide hotela. Tolosa
· Iriarte Jauregia. Bidania-Goiatz
· Lete apartamentuak. Alkiza
· Saskarate nekazalturismoa. Asteasu
· Karmentxu pentsioa. Tolosa
· Lizolagoiena nekazalturismoa. Asteasu
· Korteta nekazalturismoa. Tolosa

JATETXEAK / SAGARDOTEGIAK
· Eguzkitza sagardotegia. Tolosa
· Hika by Roberto Ruiz. Amasa-Villabona
· Iturri ondo. Asteasu
· Ama. Tolosa
· Aburuza sagardotegia. Aduna
· Iriarte jatetxea. Berrobi
· Orexako ostatua

ZERBITZUAK / MUSEOAK/ ERAKUNDEAK
· Txindokiko itzala. Abaltzisketa
· Fagus. Alkiza
· Rafa Gorrotxategi. Tolosa
· Topic museoa. Tolosa
· Urmara museoa. Alkiza
· Overtrails bidai agentzia. Tolosa
· Tolosaldeko turismo bulegoa. Tolosa
· Tolosaldea Garatzen. Tolosa

2023an, beste 9 enpresa berrirekin landuko da programa, norbaitek interesik balu Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin harremanetan jar dadila, 606 758 577 edo garmendia@tolosaldea.eus 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA