EMAITZAK

Aldaketarik ez eskualdeko herri txikietan

Erredakzioa 2023ko mai. 29a, 13:42

Eskualdeko herri txikienek duela lau urteko antzeko emaitzak lortu dituzte aurtengo udal hauteskundeetan

Abaltzisketarekin hasita, Herrigintza plataformak 132 boto eskuratu ditu, alderdiak aurreko hauteskundeetan baino 30 boto gutxiago jaso ditu.

Adunan, EH Bilduk lortu du garaipena, 267 boto lortu ditu, iazko hauteskundeetan baino 37 boto gutxiago. EAJk 15 boto lortu ditu herrian, eta PPk aldiz, 1.

Albizturren, Albiztur Bizituz alderdiak irabazi ditu udal hauteskundeak 119 botorekin.

EH Bilduk garaipena lortu du Altzon, 2019 baino 14 boto gutxiago lortu ditu.

Baliarrainen Auzolanean Bizirik alderdiak 68 boto lortu ditu.

Belauntzan Denok Batek lortu du garaipena 107 botorekin. 126 boto zenbatu dira, horietatik Denok Batek 107 boto lortu ditu, PSE-EEk 6, 11 boto zuriak izan dira, eta 2 baliogabeak.

Elduainen EH Bildu izan da irabazle 56 botorekin, iaz baino 36 boto gutxiago eskuratu ditu alderdiak.

Gaztelun EH Bilduk lortu du ere botoen gehiengoa, 44 boto lortu ditu alderdiak, iaz baino boto bat gutxiago.

Herniopek lortu du garaipena udal hauteskundeetan Hernialden. Alderdiak aurten 117 boto lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 17 boto gutxiago jaso dituzte.

Lizartzan, EH Bilduk lortu du garaipena udal hauteskundeetan. 2019an 292 boto lortu zituzten, aurten berriz 247, 49 boto gutxiago jaso dituzte.

Orendaini dagokionean, EH Bilduk 82 boto eskuratu ditu, iaz baino 8 boto gutxiago.

Eta amaitzeko Orexan EH Bilduk lortu du udal gobernua ere iaz baino 23 boto gutxiago jaso ditu alderdiak.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean