Ahaldun nagusigaien elkarrizketak 28 Kanalean

Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 10:38

Hurrengo egunetan  Gipuzkoako Ahaldun nagusigaiei egindako elkarrizketak eskainiko ditu 28kanalak. Gaur, osteguna PPko Mikel Lezama izango da gonbidatua eta bihar Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza IUko Miren Echeveste. Hurrengo astean asteartetik ostegunera eskainiko dira elkarrizketak. Hilaren 23an PSE EEko hautagaia den Jose Ignacio Asensio izango da gonbidatua, 24an EH Bilduko Maddalen Iriarte eta 25ean EAJko Eider Mendoza.  Saio guztiak 22:00etan eskainiko dira telebistan eta 28kanala.eus-en.

Ahaldun nagusigaien elkarrizketa hauek Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak ekoiztu dituzte elkarlanean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA