Jendetza elkartu da eraso homofobo eta arrazista salatzeko

Joanes Imaz Akizu 2023ko mai. 17a, 17:10

Zizurkil eta Villabona lotzen dituen oinezkoen zubia txiki geratu da igande goizean Villabonan izandako eraso homofobo eta arrazista salatzeko. Biktimek adierazitakoaren arabera, tabernatik irtendakoan hamabost gazte inguru atzetik abiatu zitzaizkien, urruntzen saiatu baziren ere, heuretako batek ukabilkada bat jaso zuenean, bera laguntzera joan zirenean hasi zen erasoa. Erasotuek jipoiak Ertzaintza bertaratu arte jarraitu zuela gehitu dute.

Gertatua salatzeko elkarretaratzea amaitu ondoren, Beatriz Unzuek, Amasa Villabonako alkateak, irakurri du Zizurkilgo eta Villabonako udalek adostutako komunikatua. Herritarrek aske bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu du bertan.

Udal ordezkariez gain, elkarretaratzean Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Nerea Melgosak Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak ere parte hartu dute. Hauek ere irmoki salatu dute gertatutakoa.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean