28 Kanalak gertuko jarraipena egin dio maiatzaren 28koan egingo diren hauteskundeen kanpainari. Hurrengo egunetan eskualdeko herri handienetako alkategaiak elkarrizketatuko ditugu. Astearte eta asteazkenean Ibarrako alkategaien txanda izango da. Hilaren 16an EAJko hautagaia den Rodri Vilar izango da gonbidatua, hurrengo egunean EH Bilduko Igor Zapirain. Ostegun eta ostiralean Amasa Villabonako hautagaiei eskaino zaie tartea, hilaren 18an Eneko Urdangarin, EAJren hautagaia izango da gonbidatua eta ostiralean Beatriz Unzue EH Bilduko zerrendaburua.
Hurrengo astean, Tolosako alkategaien programak ezagutzeko aukera izango da. Asteartea PSEko hautagaia, Joxe Mari Villanueva izango da gonbidatua, astezkenean EH Bilduko Andu Martinez de Rituerto eta ostegunean EAJren zerrendaburua den Xarles Iturbe.