Diputatu nagusigaien arteko eztabaida ostiralean 28 Kanalean

Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 13:33

Maiatzaren 28ko hauteskundeen atarian Erlo telebistak, Goienak, GiTBk eta 28 Kanalak elkarlanean Gipuzkoako diputatu nagusigaien arteko debatea grabatu dute.  Gipuzkoako Batzar Nagusien eraikinean bost alderdi nagusietako hautagaiak elkartu dira; EAJko Eider Mendoza, EH Bilduko Maddalen Iriarte, PSE EEko Jose Ignacio Asensio, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUko Miren Echeveste eta PPko Mikel Lezama. Moderatzaile lanak Txomin Madina kazetariak egin ditu. 

Eztabaida 28 Kanalean eta 28kanala.eus-en ostiralean, 22:00etan, emitituko dugu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA