Asuncion Klinikako langileek lan uzte eta greba deialdiak egin dituzte

Erredakzioa 2023ko api. 27a, 16:31

Hitzarmenaren "blokeoa" salatu dute langileek. Zuzendaritzari jarreraz aldatzea, erosahalmena bermatzea eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmena negoziatzea eskatu diote. 

Hitzarmena negoziatzeko lan mahaia 2022ko martxoan eratu zenetik zuzendaritzak murrizketak bakarrik proposatu dituela salatu dute langileek. Horregatik lan uzte eta greba deialdiak egitea erabaki dute. Maiatzaren 3, 4 eta 5ean bina orduko lan uzteak egingo dituzte. Greba berriz, maiatzaren 8, 9, 17,18,19, 22, 23, 29, 30 eta 31n deitu dute. Mobilizazio egunetan, eguerdiko 12:00etan, elkarretaratzeak egingo dira klinikaren aurrean. 

Langileek astean  35 ordu lan egitea eskatzen diote zuzendaritzari. Soldata igoerari dagokionean, KPIa erreferentzia gisa hartzea eskatzen dute. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA