Bi hilabetez Saharako haurrak etxean hartzeko familiak behar dira

Joanes Imaz Akizu 2023ko martxoaren 31

>Uda Bateko Besarkada lemapean egingo da aurten Oporrak Bakean egitasmoa. Tolosaldean 15 familia behar dira bi hilabetez Saharako haurrak etxean hartzeko. Eli Eizagirrek, Oporrak Bakean programako arduradunak Saharatik zortzi eta bederatzi urteko haurrak etorriko direla nabarmendu du.

Eli Eizagirre

“Saharatik etortzeko beharra daukate”.

Harreran haurrak hartzen dituzten familiek beste kultura bat ezagutzeko aukera izaten dute. Bi hilabeteko konpromisoa eskatzen du Oporrak Bakean programak, etxean pertsona bat hartzeak dakarren kostua bakarrik dauka ume bat harreran hartzeak. Izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da. Interesa duenak edo informazio gehiago nahi duenak tolosaldeasahararekin@gmail.com helbidera jo behar du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA