Galtzaundik euskaraz bizitzeko zailtasunak gainditzeko tailerra jarriko du martxan

Joanes Imaz Akizu 2023ko mar. 23a, 14:02

Euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz bizi gaitezke izenburupean euskaraz bizitzeko garaian topatzen diren zailtasunei aurre nola egin landuko da. Tailerrak hamabostean behin, apirilaren 26an hasita, asteazkenetan egingo dira. Denera bost hitzordu izango dira, 18:00etan hasi eta 19:30etara bitartean.

Teoria eta praktika

Saioek bi zati izango dituzte, teorikoa eta praktikoa. Batetik, norberak euskaraz bizitzeko dituen zailtasunak kontatuko ditu modu informalean, eta erronka horretan, partaideen arteko interakzioaren bidez, norberak gertatzen zaiona hobeto ulertuko du. Bestetik, ditugun zailtasunen arrazoiak landuko dira: politikoak, psikologikoak, emozionalak estrukturalak... horiek zergatik gertatzen diren azalduko da, eta egoera horien aurrean nola jokatu daitekeen azalduko da.

Tailerrean parte hartzeko Galtzaundiren webgunean dagoen galdetegia bete edo euskara taldeaeren bulegotik pasa behar du. Informazio gehiago lortzeko eskura daude galtzaundi@galtzaundi.eus helbidea edo 943 655 004 telefono zenbakia. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean