Elkarretaratzea erailketa matxistaren harira

Emakume bat labankadaz erail du bere bikotekide ohiak Bilbon. Tolosaldeako Itaiak elkarretaratzerako deia egin du arratsaldeko 19:30ean Euskal Herria plazan.

Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizatzera deitu du Itaia Emakumeen
Antolakunde Sozialistak gaur, Tolosan.

Emakume bat labankadaz erail du bere bikotekide ohiak Bilbon. Aurrekariak zituzten, genero indarkeriarekin loturiko gertakari batzuengatik.

Itaiak hilketa matxistaren gordintasuna salatu du, eta emakumeen aurkako indarkeria gero eta larriagoa dela azpimarratu du; Euskal Herrian dagoeneko 6 emakume hil dituzte aurten. Gainera, erailketa hau azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna igaro berritan gertatu da eta, orduan adierazi bezala, indarkeria matxistaren aurkako mugimendu indartsua eratzeko lehentasuna azpimarratu du: kaleko mobilizazioan eta antolakuntza independentean oinarriturikoa.

Antolakundeak gaineratu du ezinbestekoa dela matxismoaren aurpegirik gordinenaren aurrean ere kaleak hartzea, indarkeria matxista eta erasotzaileen inpunitatea normalizatu ez daitezen.

Amaitzeko, indarkeria matxistaren aurka borroka indartzeko dei egin du, gero eta emakume gehiago subjektu aktibo bilakatzeko eta matxismoaren aurkako posizioa jendartean errotzeko.



DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA