Igande goizean jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegian Irristakak antolatzen duen Indoor Saria. Patinatzaileen ikuskizuna 9:30ean hasiko da. Txapelketa honek hamaikagarren edizioa osatuko du. Aurtengoan lehiaketak Iñaki Urkizarren izena hartu du, abuztuan zendu zen Irristakako presidente ohiarena. Taldekideek igandean omenaldia egingo diote.
Lehiaketa lau kategoriatan banatuko da, Eskolarrak (2018-2015), Gazteak (2014-2011), Helduak eta Masterrak. Azken maila honetako lasterketak lehenengo aldiz egingo dira.