Ikaztegieta eta Irura arteko N-1eko sarrera-irteerak itxi egingo dituzte aste honetan, gauez

Gaur eta bihar errepideetako sistemak ezartzeko itxiko dira bideak. 

N-1ean Ikaztegieta eta Irura arteko bide adarrak itxiko dira gaur eta bihar 22:00etaik 6:00etara. Gaur gauean Ikaztegieta eta Alegiako sarrera irteerak itxiko dituzte, bihar Tolosakoak eta Irurakoak. Hauek dira lanen ondorioz izango diren afekzioak: 

  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-431-1-S adarra itxita egongo da, Alegia udalerrian. Andoaingo norabidean N-I-431-1-S adarra ixtearen ondorioz, Alegiako udalerrira joan nahi duten ibilgailuek N-I-433-1-S errepidetik sartu beharko dira.

  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-428-1-S adarra itxita egongo da, Ikaztegietako udalerrian. Andoaingo norabidean N-I-428-1-S adarra ixtearen ondorioz, Ikaztegietako udalerrira joan nahi duten ibilgailuek N-I-431-1-S errepidetik sartu beharko dira.

  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-433-1-S adarra itxita egongo da, Tolosako udalerrian. Andoaingo norabidean N-I-433-1-S adarra ixtearen ondorioz, Tolosako udalerrira joan nahi duten ibilgailuek N-I-434-1-S errepidetik sartu beharko dira.

  • Azaroaren 24ko 22:00etatik azaroaren 26ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-439-1-S adarra itxita egongo da, Irurako udalerrian. Andoaingo norabidean N-I-439-1-S adarra ixtearen ondorioz, Irurako udalerrira joan nahi duten ibilgailuek N-I-441-1-S errepidetik sartu beharko dira.

  • Azaroaren 24ko 22:00etatik azaroaren 26ko 06:00etara, Etzegarateko norabidean N-I-436-2-S adarra itxita egongo da, Tolosako udalerrian. Etzegarateko norabidean N-I-436-2-S adarra ixtearen ondorioz, Tolosako udalerrira joan nahi duten ibilgailuek N-I-434-2-S errepidetik sartu beharko dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA