Tolosako Asuncion Klinikako langileek manifestazioa egin dute azaroaren 21ean, Tolosaldeko osasungintza publiko eta kalitatezkoa aldarrikatzeko. Asuncion klinikako enpresa-batzordeak, klinika publifikatzea, 380 langileen subrogazioa bermatzea eta zerbitzu guztiak eskainiko dituen ospitale publikoa izatea eskatu dute. Halaber, egungo instalazioak aprobetxatzeko aukera aztertzeko eta negoziazio-mahai bat eratzeko eskatu diote Osasun Sailari.