Kapsula Kuantikoa abenduaren 5ean iritsiko da Tolosara

Abenduaren 5ean, 11n eta 12an Trianguloa plazan egongo da. 

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Kapsula Kuantikoa ekimena jarri du martxan. Egitasmoaren helburua fisika eta teknologia kuantikoak herritarrei modu irisgarri, parte-hartzaile eta erakargarrian gerturatzea da.

Kapsula bisitatzen dutenek fisika kuantikoaren oinarrizko printzipioetako batzuk ezagutzeko aukera izango dute, irudien, pantailen eta instalazio interaktiboen bidez. Esperientzia dinamizatzaile espezializatuek gidatuko dute. Parte hartu nahi dutenek aurrez erreserbatu beharko dute, info@kuantika.eus helbidera idatzita.

Bisita-ordutegiak

Ostirala

Goizez, 09:00etatik 14:00etara: ikastetxeei, elkarteei eta kolektiboei zuzendutako saioak egingo dira. 

Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara: herritar guztientzako bisita irekiak egingo dira, 45 minuturo. Saio bakoitzak 30 minutu inguruko iraupena izango du.

Larunbata

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: herritar guztientzako bisita irekiak egingo dira, 45 minuturo. Saio bakoitzak 30 minutu inguruko iraupena izango du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA