Ohorezko sari horrek herriko elkarteak urte hauetan guztietan tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta udalerriko zerbitzuen sektorean digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta merkataritza-suspertzearen arloan egindako ekimen zabal eta askotarikoak aitortzen ditu. Horren adibide dira Gogoko banaketa zerbitzua, moda-desfilea edo Braderie ekimena.
Sariak banatzeko ekitaldian aipatu zen bezala, «tokiko merkataritzaren lehiakortasuna gero eta globalizatuago dagoen ingurune batean bermatzeko» egindako ekintzak balioan jarri dira, merkataritza-tradizioa berrikuntzarekin, digitalizazioarekin eta jasangarritasunarekin uztartuz.