Asier Arteaga Smartlog Nest taldeak 2027rako egin duen bosgarren fitxaketa da. Tolosako txirrindularia ihesaldietan maiz ikusten den horietakoa da eta izaera borrokalaria dauka. Eulen - Amenabar taldeko kide izan da orain artean, 2027an bere kirol ibilbidea Smartlog Nest-en jarraituko du.
Arteagak txirrindularitza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasketak uztartzen ditu. Smartlog Nest-en aritzeaz gain, enpresan praktikak egingo ditu. Enpresako langileen entrenamendu-saioak ere hartuko dituen errendimendu handiko zentro berriaren garapenean parte hartuko du.