A-11 Greba Orokorra

Bi grebalari identifikatu ditu Ertzaintzak

Maialen Bastarrika Luengo

Argazkia: Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialista

Tolosan egindako pikete eta kalejiretan, "polizia-indarrak atzetik izan dituztela" eta bi grebalari identifikatuak izan direla salatu du Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Eskualdeko hainbat herritan piketeak eta herritik barrenako kalejirak egin dituzte grebalariek. Tolosan, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, "Ertzaintza atzetik ibili dute eta tentsio uneak bizi dituzte".

Larramendi auzoan, grebalariak Arriaran gasolindegira bidean zihoazela, sindikatuko kideek adierazi dute "gasolindegira heldu aurretik atzetik segika zituztela polizia-indarrak", eta Arriaranera heltzean, "tentsio uneak bizi dituztela" azaldu dute. Jarraian, bi grebalari identifikatu ditu Ertzaintzak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA