Mobilizazioak langileen kaleratzeak salatzeko

Maialen Bastarrika Luengo

Pasaban enpresak 8 langile kaleratu dituela-eta, ELA eta LAB sindikatuek deituta, langileek mobilizazioak egingo dituzte azaroko astearte eta ostegun guztietan.

Enpresaren egoerari buruzko lehenengo bilera irailaren 29an izan zuten zuzendaritzako kideek langileekin batera. Hauek azaldu dutenez, bertan jakinarazi zitzaien enpresaren egoera "ez zela txarra, baina ona ere ez"; baina azkenekoz bildu zirenean, urriaren 26an, enpresa egoera txarrean zegoelaren berri eman zuen zuzendaritzak. Lau egun beranduago, urriaren 30an, zortzi pertsona kaleratu zituen Pasabanek.

Egoera hau salatzeko, Pasaban enpresako langileek mobilizazioak egingo dituzte azaroko astearte goizetan eta ostegun arratsaldeetan, LAB eta ELA sindikatuek deituta. Langileen hitzetan, helburua da "enpresari erakutstea inor ez dagoela ados gertatu denarekin eta gure lekua aldarrikatzea".

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA