Abuztuaren amaieran Arrameleko zubia eta biribilgunea berritzeko hasi ziren lanak azken txanpara iritsi dira. Azken asteetan izan diren trafiko etenak gaur, 17:00etatik aurrera, bukatu dira, ibilgailuek lanak hasi aurreko ibilbideak egitekoa aukera izango dute. Zubia bi noranzkoetan izango da erabilgarri eta biribilguneak hiru irteerak hartzeko aukera emango du.
Autobus zerbitzuan egin zituzten geltoki aldaketak ere bukatu egingo dira, ohiko geldialdiak egingo dituzte arratsaldetik aurrera. Santa Klarako autobus geltokia martxan izango da, Rondilla kalekoaren ordez. Hori bai, lanen azken detaileak bukatzeko, hurrengo egunetan, mozketa txikiak egingo dituzte.