Tolosako Udalak Udaltzaingoaren aurkako erasoa arbuiatu du

Tolosako udaletxea artxibo irudian.

Atzo Andre Maria kalearen atzealdean Tolosako Udaltzaingoko kideen aurka izandako erasoaren berri eman du Tolosako Udalak, agenteei "elkartasuna eta babes osoa" adierazi die.

Tolosako Udalak ostegunean Tolosako Udaltzaingoko agenteek jasan zuten erasoa arbuiatu du. Andre Maria kalearen atzealdean gertatu zen erasoa. Gertakariaren  aurrean,  "erabatekoa arbuioa" adierazi du erakundeak, agenteei elkartasun eta babes osoa helarazi nahi izan dizkie. 

Udalak kaleratutako oharrak, elkarrekiko errespetuaren eta elkarrizketaren aldeko konpromisoaren aldeko deia egiten du. "Indarkeriazko edozein jokabide onartezina da, eta kasu honetan udal langileen aurkakoa, herritarren segurtasuna eta elkarbizitza bermatzeko ardura duten profesionalen aurkakoa, hain zuzen ere".

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA