Ostirala, azaroak 6
10:00 – Jardunaldi tekniko profesionala Kultur Etxean. (Gaiak: Leartikerren KNF proiektua, kontsumitzailearen ikuspegia, sektorearen jasangarritasuna eta Pirinioetako gaztak).
Arratsaldean – Familia-ekintzak eta behiak jetzteko simulagailua Alondegian.
Arratsaldean – Umeentzako sukaldaritza tailerrak Beotibar pilotalekuan.
Larunbata, azaroak 7
Goiz osoan zehar:
- Ekoizleen merkatua (Triangulu plaza): Esneki eta gazta ekoizleen 28 postu, dastatzeko eta erosteko aukerarekin.
- Behi-erakusketa (Alondegia): Frisia arrazako behien lagina eta erakusketa.
10:00 – Euskal Herriko Esne eta Esnekien V. Txapelketa hasiko da Beotibar pilotalekuan.
10:00 - 13:00 – Dastatze gidatuak Beotibar pilotalekuan (Prezioa: 8 €):
- 10:00 – Euskaraz
- 10:45 – Gaztelaniaz
- 11:30 – Euskaraz
- 12:15 – Euskaraz
Txapelketa amaitzean – Herri-dastaketa: Epaimahaiak baloratu dituen gaztak bertaratutakoen artean banatuko dira probatzeko.