Lau egunen ostean, amaitu da 57. Tolosako abesbatza lehiaketa. Ohi moduan, Amaiera Saioa eta sari-banaketarekin eman zaio itxiera edizioari. Hauek izan dira saritutako abesbatzak:
Kutxaren sari nagusia eta 2027an Arezzon ospatuko den abesbatza kantuaren Europar sari nagusiko izendapena; Tim Readerrek zuzendutako Erresuma Batuko "The Epiphoni Consort" abesbatzak eskuratu du.
Entzulegoaren saria; Rahela Duriček zuzendutako Esloveniako "Academic Choir Tone Tomšič from University of Ljubljana" abesbatzak lortu du.
Eusko Jaurlaritzaren saria, euskal abesti baten interpretazio onenari; Myriam Gálvez Torresek zuzendutako Espainiako "Pequeñas voces de la Alhambra" abesbatzak eskuratu du, Josu Elberdiren "Besarkatu ninduzun" lanaren interpretazioagatik.
Haur abesbatzetan hauek izan dira sarituak:
1. Saria: Anna-Marie Lahodová eta Zuzana Kuncovák zuzendutako Txekiako "Kajetán children's opera choir".
2. Saria: Roni Sugiartok zuzendutako Indonesiako "Saint Angela choir".
3. Saria: Myriam Gálvez Torresek zuzendutako Espainiako "Pequeñas voces de la Alhambra".
Ganbera abesbatzei dagokienez, Polifonian hauek izan dira sarituak:
1. Saria: Tim Readerrek zuzendutako Erresuma Batuko "The Epiphoni Consort".
2. Saria: Rahela Duriček zuzendutako Esloveniako "Academic Choir Tone Tomšič from University of Ljubljana".
3. Saria: Valdis Tomsonek zuzendutako Letoniako "Mixed choir juventus".
Ganbera abesbatzetan Folkorean berriz:
1. Saria ex aequo: Rahela Duriček zuzendutako Esloveniako "Academic Choir Tone Tomšič from University of Ljubljana" eta Tim Readerrek zuzendutako Erresuma Batuko "The Epiphoni Consort".
2. Saria: Valdis Tomsonek zuzendutako Letoniako "Mixed choir juventus"
3. Saria: Hermatika Sinapak zuzendutako Indonesiako "Vox Angelica".