Asteburuari begira

Tolosako hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia, igandean

Santu Guztien Eguna dela eta, bederatzi zerbitzu eskainiko dira egunean zehar, 09:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 18:45era.

Datorren igandean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna dela eta, Tolosako Udalak Hiribusaren zerbitzu berezia emango du. Guztira, bederatzi zerbitzu emango dira egun osoan zehar: goizean, 09:00etatik 13:15era, eta arratsaldean, 15:00etatik 18:45era.
Autobusa udal musika-eskolatik abiatuko da, eta ohiko ibilbidea egingo du. San Blasera iristean, hilerriraino igoko da zerbitzu guztietan.

ordutegia busa

Hilerrian aparkatzeko jarraibideak

Hilerrirako igoerako maldaren eskuinaldean debekatuta egongo da aparkatzea, Hiribusaren joan-etorria eta hilerrirainoko sarbidea bermatzeko. Beheranzko noranzkoan, aldiz, ibilgailuak espaloitik ahalik eta gertuen aparkatu ahal izango dira. Horretarako, gidariek hilerriraino igo beharko dute, eta, bertan, seinaleztatutako biribilgunean, noranzkoa aldatu. Ezarritako seinaleztapena eta trafiko-arauak errespetatzea eskatzen zaie herritarrei, joan-etorriak errazteko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA