Larunbatean, gozoarekin hitzordua Tolosan

Olaia Garmendia Ancisar

Tolosa Goxua azoka egingo dute larunbatean Trianguloa plazan. Aurtengo edizioan teila izango da protagonista nagusia, ohiko sagar-tarta eta ezti-lehiaketekin batera.  

Egitaraua:

  • 09:00-14:00 Tolosa Goxua Azoka Berezia.
  • 10:30-11:15 / 11:15-12:00 Haurrek gozogileen laguntzarekin teilak prestatuko dituzte. 
  • 12:30 Tolosako gozogileek bertaratutakoen artean teilak banatuko dituzte. 
  • Goizean zehar Alde Zaharreko kaleetan, Tolosako Udal Txistulari banda ibiliko da. 12:20tik aurrera Tolosa Kantari. 
        Lehiaketak
  • 10:00-12:00  Sagar Tarta lehiaketa.
  • 10:30-11:30 Ezti Lehiaketa. 
  • 10:00-11:00 Sagar tartak aurkezteko epea.
  • 10:00 -10:30 Eztiak aurkezteko epea. 
  • 11:00-11:30 Epaimahaiak sagar-tartak dastatuko ditu.
  • 12:00 Sari banaketa. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA