Imanol Pradales lehendakaria izango da Uzturre Foroaren hurrengo gonbidatua. "Euskadiren erronkak eta lehentasunak" izenburupean antolatu dute solasaldia. Azaroaren 29ko hauteskundeen ataria etorriko da Pradales Tolosara.
Ekitaldiak helburu bikoitza izango du. Batetik, lehendakariaren iritziz egungo egoera ulertzeko gagoak zein diren azalduko da eta gizarteari nola eragiten dioten ezagutarazi. Bestetik, Euskadik orain eta etorkizun hurbilean zein erronka eta lehentasun izan behar dituen azaltzea.
Jaime Otamendi eta Aintzane Bolinaga kazetariek gidatuko dute saioa. Aretorako sarrera doakoa izango da, bertaratutakoek sarreran banatuko diren txarteltxoen bidez gonbidatuari galderak helarazteko aukera izango dute.