Tolosako Udalak 'Tolosa Sormen Herria' beka sustatuko du, udalerriko sormen-proiektu originalak bultzatzeko

Argazkia: Tolosako Udala

Bekaren helburua da askotariko kultura-diziplinatan jatorrizko proiektuak garatzeko behar den finantzaketa ematea, sormen-prozesuak babestuz eta proiektu horiek gauzatzeko aukerak indartuz.

Tolosako Udalak Tolosa Sormen Herria bekaren 2026ko deialdia onartu du, udalerrian sorkuntza kulturala sustatzeko eta babesteko helburuarekin. Ekimen horren bidez, udalak sormenaren eta kulturaren aldeko apustua berretsi du, eta helburu horri erantzuteko, hainbat diziplina artistiko eta kulturaletan proiektu originalak garatu nahi dituztenei laguntza ekonomikoa emango zaie. Dirulaguntzaren helburua da, hein handi batean, tokiko talentua sustatu, sormen-proiektu berriak garatzeko aukerak zabaldu eta Tolosa kultur sorkuntzarako gune gisa indartzea.
Deialdi honetan, 6.000 euroko beka bakarra emango da, eta oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautagaiek lor dezakete. Pertsona fisikoek zein nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Bekaren xedea da askotariko kultura-diziplinatan jatorrizko proiektuak garatzeko beharrezkoa den finantzaketa ematea, sormen-prozesuak babestuz eta proiektu horiek gauzatzeko aukerak indartuz.
Eskabideak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izango da, urriaren 16an  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela kontuan hartuta.
Oinarri arautzaileei, deialdiari eta aurkezteko baldintzei buruzko informazio zehatza Tolosako Udalaren webgunean dago eskuragarri.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA