Aurten, Indonesia, Korea, Letonia, Alemania, Eslovenia, Italia eta Erresuma Batuko abesbatzak hartuko ditu 57. Tolosako Abesbatza Lehiaketak; eta Polifonia eta Folklore kategorietan lehiatuko dira. Haurren kategorian, Bulgaria, Indonesia eta Txekiako Errepublikako abesbatzak zein Granadako “Pequeñas voces de La Alhambra” abesbatza hartuko ditu.
Hamar herrialdeetako 14 abesbatza lehiatuko dira
Nazioarteko parte-hartzea berriro ere ziklo honen balio nagusietako bat izango da. Ganbera koruak-en kategorian hamar talde arituko dira:
- Ensemble Vocapella Limburg (Alemania).
- Zwozwoeins Men's Choir (Alemania).
- The Academic Choir Tone Tomsic (Eslovenia).
- Chamber choir Ipavska (Eslovenia).
- Jakarta Youth Choir (Indonesia).
- Vox Angelica Choir (Indonesia).
- Coro Musicanova (Italia).
- Ewha Womans Choir (Hego Korea).
- Mixed Choir Juventus (Letonia).
- The Epiphoni Consort (Erresuma Batua).
Horiez gain, lau talde izango dira Haurren Koruen kategorian:
- Bulgarian National Radio Children's Choir (Bulgaria).
- Pequeñas Voces de La Alhambra (Espainia).
- Saint Angela Choir (Indonesia).
- Krajician Children's Opera Choir (Txekiar Errepublika).
Euskal abestia eta musika herrikoia kategorian, honako pieza hauek jorratu beharko dituzte:
- Zerupeko Izar, Eva Ugalderena, ahots mixtoentzat.
- Besarkatu Ninduzun, Josu Elberdinena, ahots berdinentzat.
Obra hauetaz aparte, koruek Euskal Herriko musika herrikoia edo euskarazko letra duen sorkuntza-lan bat eta dagozkien herrialdeetako musika herrikoieko lan bat ere jorratu beharko dute.
Polifonia kategorian, obra hauek interpretatuko dituzte:
- Ave Maris Stella, Josep Ollé i Sabatérena, ahots mistoentzat.
- O Magnum Mysterium, Xabier Sarasolarena, ahots zurientzat
- Ave Maria, Albert Alcarazena, ahots grabeentzat.
Haurren kategorian, derrigorrez abestu beharreko kanta Katalintxu izango da, David Azurzarena. Horrez gain, Euskal Herriko abesti herrikoi edo euskerazko letra lantzen duen konposizio bat eta aukeraketa libreko beste bizpahiru lan aurkeztu beharko dituzte.
Epaimahaikideak: nazioarteko erreferenteak
57. edizioko epaimahaia nazioarteko koru-munduko zazpi erreferenteek osatuko dute:
- Esteban Urzelai (Euskal Herria).
- Jurgis Cabulis (Letonia).
- Petra Grassi (Italia).
- Haruko Kubawara (Japonia).
- Jordan Srámek (Estatu Batuak).
- Helene Stureborg (Suedia).
- Ivan Yohan (Indonesia).
Europako Sari Nagusia
Parte hartzen duten koru guztiek Tolosako Abesbatza Lehiaketaren Sari Nagusian ere parte hartzen dute. Sari horrek, Tolosa Europako Abesbatzen Sari Nagusian ordezkatzeko izendapena ematen du.
Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du, eta 2027an Arezzon (Italian) lehiatzeko aukera izango du, Europako Sari Nagusia osatzen duten gainerako lehiaketetako irabazle absolutuekin batera: Arezzo, Debrecen, Jurmala, Maribor, Varna eta Tolosa.
Modu horretan, Tolosak Europako abesbatza lehiaketa handien zirkuituan duen posizioari eutsiko dio, eta parte-hartzaileei nazioarteko koru-egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako batera iristeko aukera eskaintzen die.
Lehiaketatik harago
2026ko edizioak Pablo Sorozabali eskainitako jarduera berezi bat izango du. Urriaren 24an, larunbatean, lehiaketaren programaren inaugurazio-ekitaldi gisa, KEAI Vocal Ensemble, EASO Abesbatza eta Marco Socías gitarra-jotzailea izango dira protagonista. Bertan, Pablo Sorozabalen abesbatza-musikari eskainitako disko berria aurkeztuko dute.
Ekitaldi berean, "Pablo Sorozabal: Música Coral" liburua ere aurkeztuko da. Liburu hori, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioak bultzatu du.
Proiektuak Sorozabalen abesbatza-lana berreskuratu eta zabaltzeko proiektuari jarraipena ematen dio. KEA Vocal Ensemblek 2024an hasitako Sorozabalen koru-lana berreskuratzeko eta zabaltzeko lanarekin jarraitzen du proiektuak.
Jarduera honek lehiaketaren oinarrizko ildoetako bat islatzen du: nazioarteko abesbatzen sorkuntzak Tolosan aurkeztea, euskal ondarea eta musika-sorkuntza zabaltzeari uko egin gabe.