Trafiko-mozketak egingo dira Iurramendi kalean

Erredakzioa

Iurramendi kaleko bidegorri berria eta galtzada asfaltatuko dituzte datorren astean, eta, horren ondorioz, zirkulazioan etenak egingo dituzte urriaren 5ean, 6an eta 7an.

Urriak 5, astelehena. 08:00-18:00.
Iurramendi kalean egingo dituzten lanen eraginez, ibilgailuentzat itxita egongo dira Iurramendi kalea bera eta hara bideratzen duen Iruña etorbidea, Iurramenditik hasi eta Usabal kiroldegiko zubiraino eta zahar egoitzaraino zabaltzen den eremuan. 14-21, 22B eta 22C garajeen sarbideari eragingo diote lanek, eta, beraz, autoa erabili behar dutenek 08:00ak baino lehen atera beharko dute. Zenbait zerbitzuri eragingo die lanek, hala nola Iurreamendi zahar-egoitzako eta Laskorain ikastolako irisgarritasunari. Bestalde, Hiribusaren zerbitzuan ere aldaketak izango dira, eta ez da Iurreamendi zahar-egoitzara igoko.

Urriak 6, asteartea. 08:00-18:00.
Lanek Iurramendi kalean jarraituko dute, eta pasealekuko 22B eta 22C garajeetarako sarbidea itxita egongo da 08:00etatik 18:00etara. Hala ere, normaltasunez erabili ahal izango da Iruña etorbidea zahar-egoitzako edo Laskorain ikastolako joan-etorrietarako, baita Hiribusak ere. 

Urriak 7, asteazkena. 08:00-18:00.
Lanak egiten jarraituko dute, baina ez da erabateko trafiko-mozketarik egingo.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA