Ikasketa amaieran Tolosari buruzko lanak egiteko bekak emango ditu Tolosako Udalak

Joanes Imaz Akizu

Gradu eta master amaierako lanek zein goi-mailako lanbide heziketako proiektuek izango dute beka lortzeko aukera. Lanak bukatu ondoren, 2027ko ekainetik aurrera, aurkeztu beharko dira. 

Ikasketa bukaerako lanak Tolosari edo Tolosaldeari buruz egiteko bekak emango ditu Tolosako Udalak ikasturte honetan, lehenengo aldiz. Hiru lan-mota aurkeztu ahalko dira beka-deialdira: Gradu Amaierako Lanak (GRAL), Master Amaierako Lanak (MAL) eta Goi Mailako Lanbide Heziketako proiektuak. Lan horiek 2026-2027 ikasturtean eginak izan beharko dute. Lana bukatu ondoren aurkeztu ahalko da eskaera, 2027ko ekainetik aurrera.

Egitasmoak bi helburu uztartu nahi ditu: alde batetik, udalerriari eta eskualdeari buruzko ezagutza eta ikerketa sustatzea, eta, bestetik, bertako ikasleen ikerketa-lanak bultzatzea. Bekak lehiaketa bidez emango dira, jasotako eskaerak irizpide batzuen arabera baloratuta.

Tolosako Udalaren webgunean dagoeneko eskura daude beka hauen inguruko xehetasunak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA